3. Ebaluazioko “Liburu lana”
110. Street-eko geltokia
Liburuaren ezaugarriak
110. Street-eko geltokialiburuaren egilea Iñaki Zabaleta Urkiola da. Iñakik Leizanen jaio zen 1952. urtean. Kazetaritzako unibertsitate-katredaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktore tesia eta telebistako masterra New Yorken egin zituen. Bere Ikasketak Amerikan osatzen zebilenean idatzi zuen liburu hau, hain zuzen ere, 1983. urtean.
Hasieran, 1985. urtean Susa argitaletxeak argitaratu zuen bere liburua, hiru argitaraldi eginez. Baina 1988. urtetik aurrera Elkar argitaletxea argitaratu ditu ondoren merkatura atera diren aleak eta nik irakurritakoa 2008ko Apirilean eginiko 32. argitaldikoa da (196 orri dituelarik).
Zergatik irakurri duzu liburu hau?:
Liburu hau aukeratu nuen hirugarren ebaluazioaren irakurketarako, klasekideek liburu bikaina eta interesgarria zela esan zidatelako. Gainera, orri gutxiko liburua denez, azkar eta erraz irakurriko nuela pentsatu nuen.
Arrazoi guzti horiek ahalbidetuta, 110.Street-eko geltokia izeneko liburua irakurtzea erabaki nuen.
Laburpena:
Interneten asko bilatu ondoren eta Elkar argitaletxeko web orrian ongi bilatu ondoren, ez dut liburuaren laburpenik aurkitu, baina interneten dagoen blog batean ondorengoa aurkitu nuen:
Euskaldun batek, poliziari ihesi, New Yorken izango dituen tirabirak kontatuko dira.
Euskaldun hori, Joseba, poliziarengandik ihesi, New Yorken aurkituko du bizileku berria. Han, New Harlem izeneko hotel batean hartuko du ostatu. Bere gelaren ondoan, Gregory zaharra biziko da, bere lagun mina bihurtuko dena.
Alde batetik, Josebak kafetegi batean egiten du lan. Catherinek, kafetegi buruak, trafikatzeko lanak. egitea behartzen du, bestela inmigrazioko poliziari deituko diola esanez. Bestalde, Angiek, estatubatuar emakumeak, publizitatean lan egiten du. Hasieran, kartel bat diseinatzeko egitekoa izango du eta hauetako bat egitean ezagutuko dute elkar bi protagonistek, kartelaren bidez mezutxoak bidaliko baitizkiote bata besteari. Josebak trafikatzen jarraituko du, gehiago ezingo duen arte. Orduan, berak xantaiatuko du Catherine, poliziari dena kontatuko diola esanez. Gauzak horrela, aske geratzen da; denbora gutxiaz, baina; izan ere, kale batean laban batekin hiltzen baitute
- Pertsonaiak:
Pertsonaia nagusiak, beraz, bi izango dira: Joseba, bizitzan aurrera egiteko gogo ikaragarriak dituen euskalduna eta Angie, oso langilea den estatu batuarra.
Bigarren mailako pertsonaien artean, Josebaren lagun mina den Gregory, Angieren lankide eta adiskide den Tom eta Catherine, liburuko pertsonaia “gaiztoa” topatuko ditugu.
· Esteka: - http://www.euskaljakintza.com/page/2/?s=istorioan
Liburu edo egileari buruzko estekak :
· Iñaki Zabaleta Urkiola-ri buruzko informazioa
- http://www.idazleak.org/idazleak/idazlea.php?idazle_id=240
- http://www.euskaljakintza.com/2008/05/10/110-street-eko-geltokia-inaki-zabaleta/
- http://janirediez.blogspot.com/2009/03/inaki-zabaleta-urkiola-inaki-zabaleta.html
· Liburua-ri buruzko informazioa
- http://www.euskaljakintza.com/page/2/?s=istorioan
- http://haiizeauriiarte.blogspot.com/ (Ane Zubimendiren blog-etik aterata)
Liburuaren balorazioa:
Orokorrean, liburu bikaina iruditu egin zait, nahiz eta ni akzio liburuak asko gustatu ez arren, tartekatzen duen amodio istorioa eta intriga direla eta irakurri aurretik liburuari buruz nuen aurreiritzia desarmatua geratu zen.
Liburuak erakargarri duen beste gauza bat, narratzen den istorioaren atzekaldean, munduko zenbait arazoei buruz gogoeta egiteko nahia da. Behin liburua irakurrita eta gogoeta egitean, Frankismo garaian hainbat eta hainbat aldiz, gure arbasoetatik entzunda ditugun exilio istorien adibide garbia da hau, izan ere, idazleak liburuari emozioa emateko eta irakurle gehiago lotzeko akzio eta intriga istorio bat sortu du gai nagusi horren inguruan.
Frankismoaren exiliarekin batera, emigrazioa eta paperik gabeko etorkinen egoera ere harrotu egiten da, eta etorkinak hiri berri batera heltzen direnena bizitzeko gaindit beharreko arazoak zein larriak izan daitezkeen ikusten dugu.
Liburua oso interesgarria diruditzen zait, berari esker 80ko hamarkadako egoera gaurko gazteei argitzeko guztiz erabilgarria delako.
Zalantzarik gabe, eta bi aldiz pentsatu gabe liburu hau edonori gomendatuko nioke. Nahiz eta irakurtzera ohituta ez egon eta literatura gustoko ez izatea oso liburu laburra, erraza eta atsegingarria denez, edonork lehenengo lerroak irakurtzen hastean berehala harrapatuta geldituko da eta azken orrira ailegatu arte ezin izango du liburua itxi.
Baina guztiok ez ditugu gustu berdinak eta hori dela eta daude merkatuan hainbat eta hainbat liburu. Baina nik esaten dudan moduan, zerbait gustoko ez duzula esateko aldez aurretik frogatu behar duzu eta liburuen kasuan beti ez da nahikoa laburpen bat irakurtzea liburuaren mamia ulertzeko.
Idazle honen beste libururen bat irakurtzekotan, web-etan irakurritako laburpenen eta kritiken arabera honako titulua izango litzateke nire aukera:
· Bertsoaren ezpatak
